OILAGORRA EHIZATZEKO ENKANTEA 2023-2024 denboralditik 2025-2026 denboraldira (2026ko urtarrilaren 31n bukatuko da)

2023-05-09
Deialdiak eta lehiaketak

OILAGORRA EHIZATZEKO ENKANTEA 2023-2024 denboralditik 2025-2026 denboraldira (2026ko urtarrilaren 31n bukatuko da)

Lintzoainen, Erroibarko udaletxean, 2023ko maiatzaren 5eko 13:00etan, Kontratazio Mahaia elkartu da Kinto Mankomunitateko NA-10519 Ehiza Barrutiko oilagorraren ehiza aprobetxamendua adjudikatzeko, 2023-2024 denboralditik 2025-2026 denboraldira (2026ko urtarrilaren 31 arte). Mahai burua Enrique Garralda Erro izan da eta mahaikidea Juan Luis Gil.

Ekitaldia hasi ondoren, idazkariak aurkeztutako agiri bakarra ireki eta 1. gutun-azalean aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta zuzen eta baldintza-agirian eskatutakora egokituta aurkituko du. Ondorioz, plegua onartu egin da.

Idazkariak 2. gutun azala ireki du, proposamen ekonomikoa, eta emaitza hau da:

Iñigo Ballarena Galarregui ………………..…………20.001 euro gehi BEZa.

Ondorioz, 2023-2024tik 2025-2026rako denboraldietarako oilagorraren ehizaren aprobetxamendua behin-behinean Iñigo Ballarena Galarreguiri esleitzen zaio, 20.001 eurotan gehi BEZa.

Enkante hau arautzen duen baldintza-agiriko zazpigarren klausulan ezarritakoaren arabera, behin-behineko esleipenek sesteoa izango dute.

Sesteoa egiteko epea: maiatzaren 11ko 13:30 arte.

Mahaiburuak, mahaikideak eta nik neuk, idazkariak, akta hau sinatu dugu