ERROKO KONTZEJUKO ERABILERA ANITZEKO ARETO BERRIAREN AURKEZPENA

2023-01-31
Bando

Datorren otsailaren 4an, 18: 00etan, ERROKO ETXEA Elkartean bilduko gara eskolei erantsitako “HERRIKO ETXEA” eraikinaren beheko solairuan sortu den erabilera anitzeko gela berria aurkezteko.
Bileran, Nafarroako Gobernuaren finantzaketari esker egin ahal izan den proiektua azalduko da, eta guztion artean iritzia eman eta nahi duguna proposatu ahal izanen dugu erabilera potentzialei buruz eta erabilera horiek arautzeko moduari buruz.
Horregatik, bileran parte hartzera animatzen zaituztegu, nahi duen edonori, gizon eta emakumeei, gazte eta adinekoei, Erron bizi direnei eta asteburuetako bisitariei.
Erroko jendeak proiektua ezagutzea eta bertan parte hartzea oso garrantzitsua da espazio erabilgarria izan dadin eta erabil dadin. Horregatik animatzen zaituztegu etortzera.
Erroko kontzejua