2021eko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

2021-05-05
Bando

2021eko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

 

Honakoaren bidez jakin arazten dizut Ibilgailuen gaineko Udal Zergari dagozkion errezibuak ordaintzeko epea maiatzaren 31a bukatuko dela. Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirua premiamendu bidez kobratuko zaizu eta, ondorioz, zergei buruzko lege orokorraren 127. artikuluak ezarritako errekarguak ordaindu beharko dituzu.

Bi prozedura daude ordaintzeko:

 

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.

Ordainketa epearen azken egunean Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik.

 

2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek NAFARROAKO RURAL KUTXAN  ordain dezakezu

Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenek, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko dute.

 

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.

 

Lintzoainen, 2021eko maiatzaren 5ean

ALKATEA