Legezko Abisua

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Atari hau osorik jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dute. Espresuki debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, Erroibarko Udalaren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.

DATU PERTSONALEN BABESA

  • Erroibarko Udala, Carretera de Francia s/n | 31696 Lintzoain (NAVARRA), entitateak, tratamenduaren arduradun gisa, aditzera ematen dizu Egoitza Elektronikoaren tramiteen bidez emandako zure datu pertsonalak prozedura edo jarduketa jakinaren helburuetarako erabiliko direla soil-soilik, zure baimena eta legezko betebeharraren betekizuna oinarri juridiko hartuta.
  • Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu eta legez behartuta. Helburua betetzeko eta helburu horretatik etor litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den bitartean mantenduko dira datuak.
  • Datuak eskuratzeko, aldatzeko, ezabatzeko, eramateko, haien tratamendua mugatzeko eta haren aurka egiteko eskubidea duzu, baita emandako baimena atzera botatzeko ere; idatziz eskatu beharko duzu administracion@erro.es entitatearen helbidean. Erantzunik jasotzen ez baduzu, erreklamazioa egin dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web egoitza elektronikoaren bidez.

ERANTZUKIZUN MUGATUA

  • Atari honetan jasotzen da Erroibarko Udalak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez bildutako informazioa. Hala ere, Erroibarko Udalak ez du atariaren edo bere edukien gaineko berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Udalak ez du bermatzen atariko orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direla.
  • Erroibarko Udalak ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik; sistema informatikoetan sortutakoak, birus informatikoak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindako kalteak barne. Erroibarko Udalak informazioaren baieztatze idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.

ERABILERA MUGATUA

Atari honetako informazioa erabiltzerakoan, kasuan kasuko arauak beteko dira. Erroibarko Udalak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

BESTELAKO BALDINTZAK

  • “Atari” terminoak, erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “webgune” esan nahi du.
  • Erroibarko Udalak beretzat gordetzen du edozein unetan atari honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.
  • Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu.
  • Ataria erabiltzeak berekin dakar aurreko Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.