Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

2019-06-18
Bando

116. ALDIZKARIA – 2019ko ekainaren 17a

ERROIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdia iragarri da bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Horretarako, hamabortz eguneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udal idazkaritzan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta titulazio akademikoa, eskarmentua eta merituak jasotzen dituen espedientea aurkeztu beharko dute.

Lintzoainen, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1907930