KINTOKO MANKOMUNITATEA Oilagorraren ehizaren enkantea

2023-04-13
Bando

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Oilagorraren ehizaren enkantea

Kintoko Mendi Mankomunitateak gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egin du, aldez aurreko baimena duela, Kintoko ehiza barrutiko oilagorraren ehiza 2023-2024tik 2025-2026 bitarteko denboraldietan (2026ko urtarrilaren 31n bukatuko da) errentan emateko.

Hasierako prezioa: 20.000,00 euro + BEZa denboraldi bakoitzeko.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen, aurkeztu beharko dira Erroko Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: lan-egunetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak eskuragai daude Erroko Udaleko Idazkaritzan (administracion@erro.es) eta udaletxeko webgunean: (www.erro.es).

Proposamenak Erroko Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 13:00etan.

Lintzoainen, 2023ko apirilaren 12ean.–Mankomunitate-burua, Enrique Garralda Erro.

 

  1. ERANSKINA

Izen-abizenak ____________________________________________________________________________, adinez nagusia, NAN zk _____________________________________________, herria ______________________________________________, karrika ________________________________________________________________________________, zenbakia _________, telefonoa ___________________, posta elektronikoa _________________________________________________________, 2023-2024tik 2025-2026 bitarteko denboraldietan (2026ko urtarrilaren 31n bukatuko da) Kintoko ehiza barrutiko oilagorraren ehiza esleitzeko enkante publikoa, gutun-azal itxien bidez eta aldez aurreko onarpenaz, eginen dela jakinik, ESKAINTZEN DITUT __________________________________________________________________ ______________________________________________________________________________________________________ euro, (letraz eta zenbakiz), BEZa kanpo, denboraldi bakoitzeko.

 

(Tokia, data eta sinadura)

 

PLIEGO becada 2023