ERROIBARKO ALKATEAK JAKINARAZTEN DU:
Udalak Erroko medikuaren etxeko etxebizitza alokairuan jarri duela.
Udalak hitzarmen bat sinatu du Nasuvinsarekin, etxea bere etxebizitza-poltsan sartzeko. Etxebizitza eskuratu ahal izateko, edozein interesdunek izena emanda egon beharko du Nasuvinsa enpresa publikoaren etxebizitza-poltsan. Interesdunek abuztuaren 31ra arteko epea izango dute beharrezko izapide guztiak egin ahal izateko, alokairua eskuratzeko aukera izan baino lehen. Izapideak telematikoki edo aurrez aurre egin daitezke. Tf.: 948768011 E-maila: administracion@erro.es
ADITZERA EMATEN DUT INTERESATURIK DAGOEN OROK JAKIN DEZAN. |