OIHAN APROBETXAMENDUA HASIERA BATEAN ADJUDIKATZEA

2023-05-09
Deialdiak eta lehiaketak

Lintzoainen, Erroibarko udaletxean, 2023ko maiatzaren 3ko 10:00etan, honakoak bildu dira: Enrique Garralda Erro, mahaiburua, Jose Maria Eciolaza eta Asier Izal Iribarren, mahaikideak, eta Udalaren idazkaria, Marisol Ezcurra Irure, honako oihan aprobetxamendua adjudikatzeko:

  • Lote bakarra. – Unadak: 10 cde eta 12 bc, KINTO MENDIA 2. Zk. (ODIA), pagoz osatua, 584 m3 egiten dutenak, 391 zur, eta 1327 m3, 631 egur. Oinarrizko prezioa: 57.186,00 euro.

Ekitaldia ireki ondoren, idazkariak 1. Gutun azala ireki du, aurkeztutako pleguen arabera, eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, emaitza hau izan da:

  • Procesos Forestales L. ONARTUA
  • Larregoitia Egurrak L. ONARTUA
  • Altzuri S.L. ONARTUA
  • Barbiur L. ONARTUA

Baldintza pleguan eskatutakoaren arabera zuzenak eta egokiak dira.

Batzordeak erabaki du aurkeztutako pleguak onartzea eta idazkariak eskaintza ekonomikoa irakurrita, emaitza hau izan da:

Lotea

  • Procesos Forestales L…………………………………………….. 62.480,00 euro
  • Larregoitia Egurrak L…………………………………………….. 60.890,00 euro
  • Altzuri S.L…………………………………………………………….. 66.890,00 euro
  • Barbiur L………………………………………………………………. 81.260,00 euro

Hortaz, 1. Lotea, pagoz osatua, 584 m3 egiten dutenak, 391 zur, eta 1327 m3, 631 egur, hasiera batean Barbiur S.L.ri esleitu zaio, IFZ B31112485, Orreagako Etorbidea z/g, 31699 Olloki, 81.260,00 eurotan.

Sesteoa egiteko epea: maiatzaren 9ko 13:30 arte.

Mahaiburuak, mahaikideak eta nik neuk, idazkariak, sinatu dugu

Mahaiburua                        Mahaikideak                         Idazkaria